EA Gaurkotasuna

BILBOKOAPEZPIKUAK EA DUEN PERTSONEN “URIZARTORRE” EGOITZARA EGIN ZUEN BISITA

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2179 veces

Joan den abenduaren 8an, Mario Iceta jaunak, Bilboko apezpikuak, Urizartorre Egoitzara bisita egin zuen, bertan bizi diren Esklerosi Anizkoitza duten 16 pertsonen etxea ezagutzeko. Instalazioetan egindako ibilbidean zehar, ADEMBIKO presidenteorde […]

Joan den abenduaren 8an, Mario Iceta jaunak, Bilboko apezpikuak, Urizartorre Egoitzara bisita egin zuen, bertan bizi diren Esklerosi Anizkoitza duten 16 pertsonen etxea ezagutzeko. Instalazioetan egindako ibilbidean zehar, ADEMBIKO presidenteorde den Begoña Ruedaren laguntzaz, Urizartorre Egoitzan bizi diren pertsona guztiak agurtu eta guztiekin mintzatu zen, baita beraien senide eta zaintzaileekin ere.

Apezpikuak bere esker ona adierazi zuen, San Luis Beltranen Parrokia-etxea zena egun Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei zuzendutako Egoitza izateagatik, bereziki, behar bezain egokituta dagoelako, teknologia arloko azken berrikuntzak dauzkatelako eta bertan bizi diren pertsonen bizitza hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dituztelako. Halaber, orain arteko profesionaltasun eta hurbiltasun berberaz lanean jarrai zezan animatu zuen Elkartea.

Bisitak berregokitu berri den elizaren fatxadaren inaugurazioarekin bat egin zuen, zeinek, Egoitza berriarekin eta Bilboko Udalaren zenbait obrarekin batera, auzoari itxura berri eta hobetua eskaini dion.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »