Kanpainak

Esklerosi Anizkoitza dutenen aldeko Busti Zaitez Kanpaina– 2011

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 2539 aldiz

Euskadi esklerosi anizkoitza dutenen alde “busti” da 88.000 herritar baino gehiago “busti” ziren esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokan E14. Busti Zaitez kanpainaren ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan ospatu zuten. Egun lainotsua […]

Euskadi esklerosi anizkoitza dutenen alde “busti” da

88.000 herritar baino gehiago “busti” ziren esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokan
E14. Busti Zaitez kanpainaren ekitaldi nagusia Getxoko Ereaga hondartzan ospatu zuten.

Egun lainotsua izan zen arren, eta herri batzuetan euria ere egin zuen arren, horrek ez zuen eguna zapuztu eta 14. Euskadiko Busti Zaitez kanpaina arrakastatsua izan zen. Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatutako elkartasunezko ekimen hau uztailaren 10ean, igandea, ospatu zen Euskadiko 80 hondartza eta igerilekutan, horietako 51, Bizkaian.

Euskal gizarteak erantzun itzela eman zion Fundazioaren deialdiari eta 88.400 lagunek parte hartu zuen, iazko errekorra gaindituz. Udalerri guztietan elkartasunez igeri egindako metroak, guztira, 1.050.000 izan ziren.

Busti Zaitez kanpainaren helburuak dira gaixotasuna ezagutaraztea eta gazte askok jasaten duten eta oraingoz sendaezina den gaixotasun neurologiko hau duten pertsonei eskaintzen zaizkien errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko funtsak lortzea.Euskal Autonomia Erkidegoan Esklerosi Anizkoitza duten 2.200 bat lagun daude.

Busti Zaitez puntuetan 500 boluntariok jardun zuten, jardunaldia alaitu zuten standetan informazioa ematen, diplomak ematen eta Busti Zaitez kanpainaren Kukuxumusuk diseinatutako materiala saltzen, hala nola, kamisetak, pareoak, txanoak eta abar.

EKITALDI NAGUSIA

Kanpainaren ekitaldi nagusia Ereaga hondartzan ospatu zuten, 12:00etan. Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei laguntzeko ekitaldi sinboliko honetan parte hartzera eta “bustitzera” euskal gizarteko hainbat pertsona garrantzitsu hurbildu ziren, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde Fernando Fantova; Imanol Landa Getxoko alkatea; Isabel Muela Turismoko zuzendaria; Gizarte Ekintzako diputatu Pilar Ardanza; Iñigo Pombo, Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetakotasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia; Carlos Sola, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko zuzendariordea; Getxoko Udaleko zinegotzi Marisa Arrue eta Javier Ruiz; Beatriz Marcos, Eduardo Maiz eta Yolanda Díez, Bilboko Udaleko zinegotziak; Bizkaiko Batzar Nagusietako Nerea Llanos eta Oscar Seco diputatua, besteak beste. Baita Maribel Salas aktorea, Txetxu Ugalde aurkezlea, José Antonio Nielfa artista, La Otxoa, Athleticeko Koldo Aguirre eta Jose Antonio ArgoitiaMontse Izaguirre ADECCO Fundazioaren eskualdeko koordinatzailea; Forum Sporteko komunikazio zuzendari Jesús Beamonte; Begoña Goirizelaia, Gaikereko zuzendari nagusia; Bittor Córdoba, Euskalteleko Erakunde Harremanetakoa; Leticia Beleta, Novartiseko Product Managera; Alfredo Antigüedad Doktorea, Basurtoko Ospitaleko neurologiako burua; Mar Mendibe Doktorea, neurologoa eta Basurtoko Ospitaleko Esklerosi Anizkoitzaren Unitateko arduraduna.

Uretan sartu-irtena egin ondoren, puzgarri erraldoi batean irristatzeko aukera izan zuten Ereagako hondartzan bertan; hots, slide surf egiteko aukera. Eta ausartenak zerbait berria probatzera ere animatu ziren, bola erraldoiak, elkartasunezko bustialdia barrutik egiteko.

Jardunaldian zehar Euskaltelen EKTBusa egon zen eta antolatzaileentzat prentsa-bulego gisa funtzionatu zuen; izan ere, Facebook eta Twitteren denbora errealean kontatu ahal izan zuten gertatzen ari zena, baita lehendabiziko irudiak igo ere. Ekitaldian izan ziren komunikabide guztiek ere erabili izan zuten EKTBusa.

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie partehartzaile, babesle, boluntario, udal, kiroldegi eta komunikabide guztiei, kanpaina honi eman dioten babesagatik eta laguntzagatik.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »