Rehabilitación y Servicios

ETXEDOMO Proiektua - Esklerosi Anizkoitza.

Publicado por EM Euskadi | | Visto 2254 veces

Lorea Etxebarria eta Elisabeth Santamarta, ADEMBIko okupazio-terapeutak. Okupazio-terapiaren Sailean aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia handiagotzeko helburuz lan egiten dugu, bizi-kalitatea hobetzeari berebiziko garrantzia eskainita Estatistikaren Institutu Nazionalaren (INE) azken txostenaren […]

Lorea Etxebarria eta Elisabeth Santamarta, ADEMBIko okupazio-terapeutak.

Okupazio-terapiaren Sailean aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia handiagotzeko helburuz lan egiten dugu, bizi-kalitatea hobetzeari berebiziko garrantzia eskainita

Estatistikaren Institutu Nazionalaren (INE) azken txostenaren arabera, Espainiako biztanleen %9k nolabaiteko ezgaitasuna dauka. Datu hau eguneroko bizitzako jarduerak burutzeari ezartzen badiogu (okupazio-terapiaren oinarrizko helburua), kaltetuei mugikortasun egokia eragotziko dien edozein oztopo ezabatzea da erronka nagusia.

Zentzu horretan, mugitzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei eguneroko ekintza jakin batzuk burutzea erraztuko dien domotika gailu mota ezberdinak merkaturatzen ari dira, bai mugikortasun globalari dagokionez, bai motrizitate sotilari dagokionez.

Mugitzeko arazoak dauzkaten pertsonek bete ezin dituzten beharrizanak betetzeko, normalean hirugarren pertsona baten laguntza izaten dute.

Beharrizan hauek fisikoak (komunera joatea, ohetik aulkira mugitzea, atea irekitzea, pertsiana jaistea…) zein psikologiko edo intelektualak izan daitezke (Interneten sartzea, telebista piztea, musika entzutea …). Okupazio-terapian gure zeregina beharrizan edo kezka horiei erantzuna ematea da, edozein jarduera mota era autonomoan burutzearen garrantzia azpimarratuta.

EtxeDomo

Kasu honetan, EtxeDomo – Esklerosi Anizkoitza Proiektuaren atal zentral gisa, ADEMBI Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartean, Okupazio-terapia gelan, ADOM enpresaren lankidetzarekin batera ezarri dugun domotika instalazioa erakutsi nahi dizuegu. Esklerosi Anizkoitza duten pertsonek etxean teknologia irisgarri, ulergarri eta erabilgarria izatea da proiektu honen helburua, zeinen bidez, objektu bertsuak dituen espazio berean elementu berriak barne hartu nahi diren.

Lehendabiziko domotika instalazio honek (beste orrialdeko argazkian ikus daitekeenak) etxebizitza automatizatu bat simulatzea du helburu. Bertan, elektrotresnak domotika bidez kontrolatuta daude eta, aisialdia, erosotasuna eta desgaituen autonomiaren garrantzia azpimarratuta, eguneroko bizitzako zenbait ekintza burutzeko autonomia eskaintzen du, betiere segurtasun baldintza onenak bermatuta.

Ingurua ohetik edota aulkitik (erabiltzailearen egoera funtzionalaren arabera) kontrolatzea ahalbidetzen duten gailuen bitartez, etxebizitza baten automatizazioa simulatu dugu.

Aldez aurretik taxututako urrutiko kontrol baten eta erabiltzailearen beharrizanei egokitzen zaien kommutagailu baten bidez (ukimen, putz, ahots eta abarren bidezko aktibazioa) edozein gailu elektroniko piztu daiteke ahoz gorako posiziotik mugitu beharrik izan gabe (pertsianak igo eta jaitsi, etxeko atea ireki, telefono zenbaki bat markatu, telebista erabili, abisu alarmaren soinua aktibatu …).

Instalazioaren atal bakoitza zehaztasunez azaldu baino lehen, argi geratu da ez dagoela etxebizitza egokituaren kontzeptu estandarrik, erabiltzaile bakoitzak bere mugak baititu eta muga bakoitzari konponbide espezifiko bat eman behar baitzaio. Domotika instalazio honetan barne hartu ditugun alorrak honako hauek izan dira: etxebizitzarainoko irisgarritasuna, inguruaren gaineko kontrola eta lekualdaketak. Behin etxebizitzaren azterketa eginda, lehendabiziko erronka kaletiko irisgarritasunari aurre eitea da. Etxebizitzan sartzeko, pertsona bakoitzaren ezgaitasunaren araberako konfigurazioa emango diogu. Atea urrutiko kontrola erabiliz zabaldu eta ixteko automatizatu dezakegu, hurbiltasun txartela baten bitartez, ordenagailu baten bitartez …

Inguruaren gaineko kontrolari dagokionez, urrutiko kontrol horretan edozein motatako gailu elektronikoak konfigura ditzakegu, etzanda gauden bitartean martxan jar daitezen, besteak beste pertsianak, abisu alarmarako sistemak, telebista, telefonoa, ordenagailua … Inguruaren gaineko neurri hauei esker, telebistaren oso antzekoa den urrutiko kontrol bakarraren bitartez 44 oztopo gaindi ditzakegu, kontrol bakar horrek gailu elektroniko guztiak kontrola ditzake. Ateak zabaltzeko edo pertsianak igotzeko orduan, ezinbestekoa izango da urrutiko kontroletik bertatik ekintza horiek menperatzea ahalbidetuko duten egokigailuak eta motor batzuk instalatzea.

Lekualdaketak

Lekualdaketa edozein sostengu puntu aldatzea da. Hau da, ohetik gurpildun aulkira igarotzea, gurpildun aulkitik komunera … Mota honetako ekintzak errazte aldera, etxean sabaiko garabi bat erabil dezakegu, zeinek sabaian ezarritako errail baten bidez leku batetik bestera igarotzea ahalbidetuko digun. Sabaiko garabia ohean izango dugun urrutiko kontrol programatuaren bitartez aktibatuko da eta, aldez aurretik konfiguratu ditugun botoiak sakatuz, nahi dugun bezala mugituko dugu garabia. Garabia erabiltzeko mota ezberdinetako arnesak erabil ditzakegu, pertsonaren autonomia eta momentu jakin bakoitzeko beharrizanaren arabera.

Eremu bakoitza ezgaitasun motaren arabera edo pertsona jakin baten zailtasun motaren arabera egokitu daiteke. Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako tamaina ezberdinetako pultsadore edo kommutagailuak daude, garabirako arnes mota ezberdinak daude desgaituaren autonomiaren arabera egokituak …

Gaur egun, gailu elektronikoen automatizazioan diharduten enpresa dezente daude merkatuan, proiektu honetan kolaboratzaile den ADOM enpresa kasu. Enpresa hori teknologia eta ezgaitasunean espezializatua da eta erabiltzaile jakin bakoitzaren beharrizanak aztertzen ditu, inguruari eta erabiltzailearen funtzionaltasunari egokitutako proiektuak diseinatzen ditu, produktuak enpresan bertan egiten ditu eta etxebizitza bakoitzean instalatzen ditu, salmentaren ondorengo zerbitzu pertsonalizatuak eskainita.

ADEMBIK, gure aldetik, Etxe-Domo eta bere domotika instalazioa bertatik ikusi nahi duzuen guztioi zentrora bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu (aldez aurretiko zita eskatuta) eta, bidez batez, gailu elektroniko ezberdinak probatzeko deia luzatzen dizuegu, eguneroko bizitzan burutu beharreko ekintzak zenbateraino errazten dituen ikus dezazuen.

VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »