EA Gaurkotasuna

Neurologiaren Espainiako Elkarteak (SEN) Esklerosi Anizkoitzaren 2012 sariaren bertsio soziala eman dio Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioari

Nork Argitaratu du EM Euskadi | | ikusita 2086 aldiz

Neurologiaren Espainiako Elkarteak (SEN) Esklerosi Anizkoizt 2012 sariaren bertsio soziala eman dio Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioari, gaixotasunaren gaineko ezagutza, defentsa eta interesaren sustapenean burututako ahalegin eta lan handiaren aitorpen gisa eta […]

Neurologiaren Espainiako Elkarteak (SEN) Esklerosi Anizkoizt 2012 sariaren bertsio soziala eman dio Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioari, gaixotasunaren gaineko ezagutza, defentsa eta interesaren sustapenean burututako ahalegin eta lan handiaren aitorpen gisa eta gizarte sentsibilizazioan burututako lan eraginkor eta arrakastatsua saritzeko.

SENek eskaintzen dituen sarien banaketa maiatzaren 23an ospatuko da Salamancan.

Neurologiaren Espainiako Elkarteari gure esker ona adierazi nahi diogu, jaso dugun sari horrek  indarrez eta ilusioz lanean jarraitzera animatzen baikaitu. Sari hau Fundazioaren eta EA duten pertsonen arteko lanaren fruitua da, pazienteak baitira gure izateko arrazoia, baita Euskadiko EA neurologoena ere,  batez ere, Alfredo Antigüedad eta Mar Mendibe doktoreena eta babesa eskaintzen diguten erakunde, pertsona eta boluntario guztiena. MILA ESKER GUZTIEI lana errazteagatik, sari hau zeuena ere bada eta!!!

Alfredo Antigüedad doktorea, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko neurologia zerbitzuko burua.

“Esklerosi Anizkoitzaren kontrako borrokan Euskadik daukan balio handienetakoa da Eugenia Epalza EA Euskal Fundazioa. Gizarte eta lan arloetako eragile guztien arteko erakarpen eta kohesioa, gaitasun komunikatibo eta berritzailea eta inprobisaziorik gabeko kudeaketa dira arrakastaren zutabe garrantzitsuenetako batzuk. Estatu mailan ez dago horrelako adibiderik eta harro gaude entzuteaz beste Autonomia Erkidego batzuetan EA Euskal Fundazioa dela jarraitu beharreko eredua.

Gizarte osoak erabateko babesa ematen die Fundazioaren ekimen guztiei, bai pertsona ospetsuek bai hiritar anonimoek, guzti guztiek laguntzen dute gaixotasun hau duten pertsonen bizitza eta etorkizuna errazteko bidean. Zorionik beroena EA Euskal Fundazioari sari hau jasotzeagatik”.

www.sen.es
VIDEOS DE YOUTUBE
Ir al canal de youtube »